II

Azken urte hauetan anitzak izan dira antolatu diren iharduerak: gazteentzako txirrindula probak, profesionalentzako eskuz pilota partidoak, herri-kirola erakusketak non garai honetako kirolaririk onenek hartu duten parte (Iñaki Perurena, Saralegi, Gorriti e.a). Futbitoan, saskibaloian, atletismoan eta Tuterako “Trofeo de la Amistad” delakoan ere hartu dugu parte.

 

Gaztexoek hankapalu taldea osatuta dute eta irteerak ere egin izan dituzte ondoko herrietara. Zanpantzar taldean ere hartzen dute parte. Beraientzat mendi irteerak, zine saioak eta antzerkia antolatu izan dira.

 

Helduek ere zanpantzar taldea dute eta urtero Baigorriko Nafarroaren Egunean, Nafarroa Oinezen, Baztandarren Biltzarran, Iruñako Merindadeen Egunean hartzen dute parte. Beterri Orreagako partaideetako bat da, non bertan 50 taldek lekua duten. Zuberoako Maule hiriarekin zegoen anaitzea berreskuratu genuen  orain berriro galduta badago ere. Asteburu batez Peñaren Eguna ospatzen da, bertan txikientzako, helduentzako ekintzak antolatzen direkarik. Urtean behin mus txapelketa antolatzen dute.