I

Peņaren osatzeak zutabe batzuetan du oinarria:   bai Euskal Herriko  kultura eta folklorea bai gurea den euskara  indartzea. Estatutuetan argi islatzen dira bazkideek dituzten eskubideak eta betebeharrak. Egitura guzti honi aurre egiteko bazkideek kuota bat ordaintzen dute, peņak duen tabernatik eta sukaldetik ere dirua eskuratzen dute. Tabernako diru sarrerak haundiak izaten dira Tuterako Jaietan irekitzen duteleko.

Peņaren antolakuntzarako bazkide guztien Batzarra eta 16 lagunek osatutako batzordea dituzte, non bigarren honetan komisio desberdinetan dagoen lana banatzen baita. Komisioak hauexek dira: upelategia, mantenua, kirolak, finantzak, sukaldea, gaztexoak, kultura, jaiak eta abar. Batzarretan, interesa duen edozein bazkidek har dezake parte.